Itxi

Bilbao Basket

Min hartuta

Bagayokok lesioa du eskuin besaburuan

EITB Media

Bilbao Basketek azaldu duenez, "hainbat espezialistak lesioa aztertu ostean" klubeko mediku taldeak "tratamendu kontserbadore bat abiatzea erabaki du" Maliko pibotaren lesioa sendatzeko.

  • Bassala Bagayoko pibota. Irudia: Surne Bilbao Basket

    Bassala Bagayoko pibota. Irudia: Surne Bilbao Basket

Bassala Bagayoko Surne Bilbao Basketeko jokalariak "subluxazioa" du eskuin besaburuan, eta, ondorioz, ez da arituko Euskal Kopako finalean, Barakaldon, Lasesarre kiroldegian.

Bizaiko taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "hainbat espezialistak lesioa aztertu ostean" klubeko mediku taldeak "tratamendu kontserbadore bat hastea erabaki du" Maliko pibotaren lesioa sendatzeko.

Bestalde, euskal derbiari begira, urriaren 4an Unicajaren kantxan 2025-26 denboraldiko Endesa Liga hasi aurretik, denboraldiaurreko azken norgehiagokarako Stefan Lazarevic hegaleko serbiarra berreskuratuko du Jaume Ponsarnauk, igandean, Hiopos Lleidaren aurkako partidan, bajan egon ondoren.