Itxi

Bilbao Basket

BILBAO BASKET - PERISTERI

Surne Bilbao Basketek galdu egin du Peristeriren aurka FIBA Europe Cup txapelketan (81-84)

Bilboko taldeak galdu egin du Miribillan, Peristeriren aurkako abantaila handia izan duen arren. Peristerik bere momentua aprobetxatu du norgehiagokaren azken txanpan.

  • Martin Krampelj eta Jake Van Tubbergen. Irudia: EFE

    Martin Krampelj eta Jake Van Tubbergen. Irudia: EFE

Surne Bilbao Basketek Peristeriren aurka galdu du FIBA Eurkopako lehen partidan, 81-84ko emaitzarekin. Jaume Ponsarnauren taldeak 18 puntuko aldeaz agindu du bigarren laurdenean (48-30), talde lan onari eta Hilliard, Petrasek eta Normantas jokalarien ekarpenari esker. Etxekoak izan dira nagusi atsedenaldira arte, 48-33koarekin.

Atsedenaldiaren ostean, Peristeri aldea murrizten hasi da, Alvaro Cardenasen gidaritzapean. 22 puntu sartu ditu Cardenasek, eta giltzarri izan da bisitarien erreakzioan. Greziako taldeak defentsa indartu eta erasoan hauspoa hartu du Nichols eta Harrisen ekarpenarekin. Azken minutuetan 0-12ko partzial batek markagailua irauli du, eta etxekoek ez dute zuhur jokatu une erabakigarrietan.

Bilbao Basketek, txapelketako egungo txapeldunak, bere esku izan du garaipenarekin hastea, baina amore eman du amaieran.

Fitxa teknikoa:

81 - Surne Bilbao Basket (23+25+17+16): Frey (2), Normantas (11), Hilliard (17), Krampelj (3) eta Hlinason (10) -hasierako bostekoa-; Pantzar (5), Jaworski (12), Font (5), Petrasek (10), Sylla (6) eta Errasti.

84 - Peristeri BC (16+17+24+27): Cardenas (22), CJ Harris (18), Jankovic (4), Van Tubbergen (6) eta Payne (8) -hasierako bostekoa-; Nichols (21), Abercombrie (5), Mouratos, Kaklamanakis eta Petrakis.

Partzialak: 23-16, 48-33 (atsedenaldia); 65-57 eta 81-84 (amaiera).

Epaileak: Nikola Perlic (Kroazia), Diogo Martins (Portugal) eta Julien Malane (Luxenburgo).

Gertaerak: Miribillako Bilbao Arenan jokatutako FIBA Europa Kopako E Multzoko lehen jardunaldiko partida 3.728 ikusleren aurrean. Datu ofiziala. Chus Mateo hautatzaile nazional berriak partida ikusi du.