Itxi

Bilbao Basket

Arazo fisikoak

Uxue Bilbao Basketek garaipena behar du, Eurokopako kolpea ahazteko

Erredakzioa

Canariasen aurkako partida Bilbao Basketi geratzen zaizkion sei finaletatik aurrenekoa izango da, Katsikarisen esanetan. Talde bilbotarraren helburua, fase erregularra laugarren postuan bukatzea da.

  • Raul Lopez, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Raul Lopez, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Raul Lopez eta Milovan Rakovic baja izango dira Uxue Bilbao Basketek CB Canariasen aurka, igande honetan, jokatuko duen partidarako.

"Ez gara aitzakiak jartzen dituen taldea, baina egia da Raul jokalari oso garrantzitsua dela eta baita Rakovic ere", esan du Fotis Katsikaris Uxueko teknikariak.

Canariasen aurkako partida Bilbao Basketi geratzen zaizkion sei finaletatik aurrenekoa izango da, Katsikarisen esanetan. Talde bilbotarraren helburua, fase erregularra laugarren postuan bukatzea da.