Itxi

Bilbao Basket

7. jardunaldia

Garaipen garrantzitsua Berlinen (88-92)

eitb.eus

RETAbet Bilbao Basketek azken laurden bikainari esker irabazi eta Eurocupeko hurrengo faserako sailkatzeko pauso garrantzitsua eman du. Lapornik, 18 punturekin, saskiratzaile onena.

Alba Berlinek eta Bilbao Basketek 7. jardunaldiko neurketa jokatu zuten Alemanian. Bilbotarrentzat hil ala biziko partida zen sailkapeneko azken postuan geratzen den taldea lehiaketatik at geratzen baita lehen fasea amaitzerakoan.
Lehen laurdenean etxeko taldeak argi utzi zuen irabaztea zuela jomuga eta Carles Duranen gizonak ezinean ibili ziren (28-19), halere, atsedenaldira heldu baino lehen bilbotarrek aurrera pausoa eman zuten aldea txikituz (46-44).

Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen (71-66) eta azken hamar minutuetarako utzi zuten dena. Neurketaren azken txanpara arte ez zen erabaki partida; bilbotarrek hobeto jokatu zituzten azken minutu horiek garaipen itxaropentsua eskuratzeko.
Partzialak: 28-19 / 46-44 / 71-66 / 88-92
Fitxa teknikoa:

88 - Alba Berlín (28+18+25+17): Siva (12), Vargas (6), Milosavljevic (16), Giffey (20) eta Kikanovic (20) -hasierako bostekoa-; Atsur (6), Akpinar (2), Miller (2) eta Radosavljevic (4).
92 - RETAbet Bilbao Basket (19+25+22+26): Borg (8), Bamforth (5), Mumbru (11), Hervelle (10) eta Eric (8) -hasierako bostekoa-; Tabu (7), Lapornik (18), Todorovic (7), Nikolic, Buva (14) eta Mendia (4).
B MULTZOA
Khimki Moscow Region  96 - Montakit Fuenlabrada  84
ALBA Berlin - RETAbet Bilbao Basket

SAILKAPENA

1. Khimki Moscow Region    4    2    445    397    +60
2. Montakit Fuenlabrada    3    3   448    432    +4
3. ALBA Berlin    3    2    417    457    -40
4. Lietuvos Rytas Vilnius    2    3    433    423    +10
5. RETAbet Bilbao Basket 1    3    307    341    -34

Khimki, lídergoan

96 - Khimki Moscow Region (27+31+21+17): Shved (19) Hummel (5), Rowland (2), Boungou-Colo (14) y Todorovic (15) -hasierako taldea-, Pullen (20), Brown (9), Ilnitskiy (2), Vialtsev (-), Zaytsev (-), Likhodei (-) eta Evans (10).

84 - Montakit Fuenlabrada (25+25+18+16): Hakanson (4), Smits (21), Cruz (15), O'Leary (4) y Diagne (7) -hasierako taldea-, Rupnik (7), Paunic (10), Wear (7), Rey (6), Llorca (3) eta Gonzalez (-).

lez (-).

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#