Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

RETAbet Bilbao Basketek merezita galdu du Murtzian (97-71)

Agentziak | Erredakzioa

Carles Duranek aldea ez du maila eman eta zazpigarren partida galdu du aurtengo Ligan.

5:27

UCAM Murtziak jipoia eman dio RETAbet Bilbao Basketi 97 eta 71 gailenduta. 26 puntu aldearekin nagusitu dira murtziarrak neurketa goitik behera menderatu ostean. Facundo Campazzo joko antolatzaileak partida bikaina egin du: 24 puntu, sei errebote, zazpi asistentzia eta 36ko balorazioa.

UCAMek krisian murgilduta ekin dio partidari, azken zortzi neurketetatik zazpi galdu ostean. Oscar Quintana entrenatzailearen jarraipena ere kolokan egon da, bolada txar horren ondorioz. Baina taldea eta entrenatzaile indarberrituta atera dira bizkaitarren aurka lortutako garaipenari esker.

Murtziarrak gogoz atera dira kantxara, defentsa sendoa eta eraso eraginkorra egin dute, eta lehen laurdenean 31 eta 20 jarri dira aurretik.

Bigarren laurdenean jokoa orekatu egin da. Bilbao Basketek aldea murriztea lortu du, baina etxekoek berriro zuloa zabaldu dute 8 eta 0eko partziala eginda. Atsedenaldian 49 eta 37 izan dira aurretik Quintanaren jokalariak.

Bigarren zatia

Hirugarren laurdenean aldea egonkortu egin da, 55-43, baina Murtziak beste bultzada bat eman dio bere erasoko jokoari, Pocius, Radovic eta Campazzoren jokoari esker, eta neurketa ia erabakita utzi dute (80-64).

Azken laurdeneko lehen bost minutuetan, Bilbao Basketek jaurtiketa libre bat bakarrik sartu du Michael Ericen bidez, eta ondorioz etxekoak 87-65 jarri dira.

Gauzak horrela, beltzezko gizonek porrot mingarria jaso dute, 97-71, norgehiagoka osoan atzetik joan ostean.

 

Fitxa teknikoa

97. UCAM Murtzia (31+18+31+17): Campazzo (24), Baron (13), Rojas (2), Antelo (8) y Delía (8) -hasierako boskotea-, Benite (11), Llompart (5), Radovic (9), Faverani (2), Olaizola (-) eta Pocius (15).

71. RETAbet Bilbao Basket (20+17+27+7): Borg (8), Bamforth (18), Mumbrú (7), Hervelle (2) y Buva (18) -hasierako boskotea-, Tabu (8), Mendía (-), Lapornik (3), Salgado (2), Todorovic (-), Nikolic (-), Eric (5).

 

 


t="utf-8">