Itxi

Bilbao Basket

Estatubatuarra

Jameel McKay pibota fitxatu du RETAbet Bilbao Basketek

Agentziak | Erredakzioa

Iaz, Mackayk NBAko udako liga jokatu zuen New Orleans Pelicans taldearekin, eta, batez beste, 7,8 puntu eta 6,3 errebote egin zituen partidako.

  • Jameel MacKay. Argazkia: Bilbao Basket.

    Jameel MacKay. Argazkia: Bilbao Basket.

RETAbet Bilbao Basketek Jameel McKay 25 urteko pibota fitxatu du datorren denboraldirako, klubak berak iragarritakoaren arabera. McKayk Australiako eta Filipinetako ligetan jokatu du eta bilbotarrek datorren denboraldiari begira egiten duten lehen fitxaketa da.

Indian Hills eta Iowa Staten trebatu ostean, McKayk NBAko udako liga jokatu zuen iaz New Orleans Pelicans taldearekin eta, batez beste, 7,8 puntu eta 6,3 errebote egin zituen partidako.

2016-2017 denboraldian Perth Wildcats taldearekin egin zuen debuta profesionaletan. Australian, 7,8 puntu egin zituen partidako, eta erasoko errebote hartzaile onena izan zen (6,3) eta ligan txapel gehien jartzen zituen bigarren jokalaria (1,4 partidako). Gainera, Liga txapelketa irabazi zuen eta defentsa lan onenaren saria eman zioten.

 

 

t="utf-8">