Itxi

Bilbao Basket

Gaur, 18:00etan

RETAbet Bilbao Basketek garaipena lortu nahi du Eurokopako lehen partidan

Erredakzioa

Lietuvos Rytas izango du aurkari Lituaniako Siemens Arena Vilnius pabiloian. Partida, zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek gaur ekingo dio Eurokopari. Lituanian jokatuko du lehen jardunaldiko partida Lietuvos Rytasen aurka, 18:00etan, Siemens Arena Vilnius pabilioian. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak.

Iazko Eurokopan multzoen fasean geratu zen kanporatuta Bilbao Basket eta Carles Duranek zuzentzen duen taldeak ez dio gaizki ekin nahi txapelketari. Endesa Liga gaizki hasi zuen Bilboko taldeak Fuenlabradaren aurka galduta, baina Real Madrilen aurka itxura ona eman zuen, eta Betisen aurka lortu zuen denboraldiko lehen garaipena.

Lietuvos ez da bere unerik onenean iritsiko partida honetara. Laugarren da hamar talde dituen Lituaniako ligan. Rimas Kurinaitis da entrenatzailea eta Bilbao Basketeko jokalari ohia izandako Loukas Mavrokefalidis dago talde lituaniarrean. ACBn jokatutako Jimmy Baronek ere jokatzen du Lietuvosen. Arturas Jomantas, Mindaugas Lukauskis eta Rokas Giedraitis dira taldeak dituen lituaniarrak. Ben Madgen, Chris Kramer, Travis Peterson, Marc eta Robert Carter dira Lietuvosek dituen estatubatuarak eta Bilbao Basketek kontu handiz ibili beharko du etorkizun handia duen Martynas Echodas jokalariarekin.