Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek Lokomotiven aurka galdu du, eta Eurokopa zaildu zaio

Agentziak | Erredakzioa

Beltzezko gizonek oso ondo hasi zuten txapelketa, Lietuvos Rytanen kontra bikain irabaziz, baina hurrengo hiru porrotek hurrengo faserako txartela urrundu diete.

  • Lokomotiv 102 - Bilbao Basket 86 / EITB.

    Lokomotiv 102 - Bilbao Basket 86 / EITB.

RETAbet Bilbao Basketek Lokomotiv Kubanen kantxa galdu du (102-86), Karnodarren (Errusia), eta Eurokopa aldapan gora jarri zaio.

Beltzezko gizonek oso ondo hasi zuten txapelketa, Lietuvos Rytanen kontra bikain irabaziz, baina hurrengo hiru porrotek (Limoges, Partizan eta Lokomotiv) hurrengo faserako txartela urrundu diete.

Berdindutako hasieraren ostean, partida bigarren laurdenean hautsi da.

Aurrean liderra izan du Bilbao Basketek, Eurokopako C Multzoaren talderik onena, eta ezin izan du defentsa egokia eta hori gelditzeko beharrezkoa aurkitu. Lokomotiven Trevor Lacey eskolta (20 puntu, 7 asistentia eta 31eko balorazio) nabarmendu da. Gainera, bilbotarrek ez dute asmatu sakiratzeetan, eta ezin izan diote errusiarren erritmoari eutsi.

Alex Mumbru kapitaina (17, 5 eta 22) eta Jonathan Tabu antolatzailea (24, 4/5 H3 eta 23) saiatu egin dira. Dejan Todorovic (11) bukaeran, eta leheneago, Ricardo Fischer (9), ere agertu dira, baina markagailua apaintzeko baino ez.

FITXA TEKNIKOA

Lokomoiv Kuban Krasnodar: Khvostov (8), Lacey (20), Collins (8), Antipov (8) y Elegar (10) -hasierako boskotea-; Ragland (12), Broekhoff (16), Qvale (12), Ivlev (5), Kulagin (2), Ilnitskiy (1) eta Baburin.

RETAbet Bilbao Basket: Fischer (9), Todorovic (11), Tomàs (3), Hervelle (2) y Kempton (4) -hasierako boskotea-; Tabu (24), Redivo (4), Hammink (3), Mumbrú (17), Gladness (5), Vucetic (4) eta Mendia.

Parciales: 26-24, 29-16, 25-26 eta 22-20.

5-26 eta 22-20.