Itxi

Bilbao Basket

CB Canariasen jokatu zuen

Bilbao Basketek Sergio Rodriguez fitxatu du

eitb.eus

Kanarietako jokalariak Ourense Rio Termaleten jokatu zuen iaz, batez beste 13,5 punturekin, play-offetan.

  • Sergio Rodriguez. Argazkia: Bilbao Basket

    Sergio Rodriguez. Argazkia: Bilbao Basket

Sergio Rodriguez (Los Realejos, Santa Cruz de Tenerife) da RETAbet Bilbao Basketen azken fitxaketa, klubak euren web orrian iragarri duen bezala. 2,04 metroko altuera du, hegalekoa da eta 25 urte ditu.

2018/2019 denboraldian Ourense Rio Termal taldean aritu zen eta bertan, batez beste, 13,5 puntu egin zituen, 4,3 errebote hartu eta 2,3 asistentzia eman LEB Oroko play-offetan.

17/18 denboraldian, aldiz, 11,1 puntu eta 3,0 errebote lortu zituen Huescako Levitec taldearekin.

ACBn badu esperientzia ere, CB Canarias taldearekin hamar partida jokatu zituen 20 urte zituela.