Itxi

Bilbao Basket

2019/20 denboraldia

Savovic Bilbao Basketera itzuliko da, zuzendari nagusi gisa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde bizkaitarreko jokalari eta presidente ohiak 2016ko abuztuan utzi zuen taldea, bertan hamabi urte eman ondoren, lehenik jokalari gisa eta ondoren zuzendari lanetan.

  • Savovic, Bilbao Basket. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

    Savovic, Bilbao Basket. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

Bueltan da Pedja Savovic Bilbao Basketen, hiru urteren ostean. Javier Barcala ordezkatzeko bueltatu da talde bizkaitarrera jokalari eta zuzendaritza taldeko kide ohia.

43 urte ditu Savovicek, eta 2016ko abuztuan utzi zuen taldea. Lehenik, 134 partida eman zituen jokalari gisa ACBko bost denboralditan, eta gerora, zuzendaritza lanetan ere aritu izan da, Marketing eta Kanpo Harremanetan, eta baita administrazio kontseiluan ere. Orotara, hamabi urte eman zituen Bilbao Basketen.

Isabel Iturbe presidenteordeak adierazi duenez, "albiste ederra da" Savovicen itzulera, izan ere, "pertsona egokia" dela esan du ACBko etapa berri honetan lanean aritzeko, "bere formazioagatik eta baita taldearekiko sentimenduagatik ere".

"Savovic Bilbao Basketera itzultzeko aukera aurkeztu zitzaigun eta, kontuan izanda, talde bizkaitarretik kanpo egon den denboran bere ibilbidean aurrera egin duela, bueltan itzultzeko une egokia dela uste dugu. Gainera, asko maite dugu Bilbon", adierazi du Iturbek.