Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga, 18. jardunaldia

Bilbao Basketek beste garaipen bat lortu du, Manresari irabazita (88-77)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrek atzetik hasi dute lehen laurdena baina partida irauli eta azkenean 11 puntuko aldearekin gailendu dira.

3:47
Jaylon Brown, partidako jokaldi atean

RETAbet Bilbao Basketek 88 eta 77 irabazi dio Baxi Manresari Miribillan. Bi taldeek azken bost partidak irabazita iritsi dira 18. jardunaldiko norgehiagokara eta azkenean kataluniarren bolada izan da eten egin dena, bizkaitarrek seigarren garaipena lortu dutelako.

Bilbotarrek Rafa Martinezen hiruko batekin eman diote hasiera partidari, eta nagusi izan dira lehen bi minutuetan (7-5), baina Manresa esnatu egin da eta bizitasun handiagoa eman dio bere jokoari.

Bilbotarrak ez dira Manresaren erasoei aurre egiteko gai izan eta, ondorioz, Pedro Martinezen taldeak 11 puntuko zuloa zabaldu du markagailuan (17-28), Dulkysek sartutako bi hirukorekin.

Baina beltzezko gizonak suspertu egin dira eta 18-6ko partzialari esker 35 eta 34 jarri dira aurretik. Atsedenaldian 45 eta 40ko emaitza izan da markagailuan.

Hirugarren laurdenean, Bilbao Basketek ez du bere jarrera aldatu eta 58 eta 44 jarri dira, Pedro Martinezen taldeari ondo eutsiz.

Hala ere, Dulkysek beste bi hiruko sartu ditu jarraian eta bere taldea 79 eta 74 hurbildu da, amaierarako sei  minuturen faltan.

Baina indarrak hor hustu ditu Manresak eta azkenean garaipena Bilbon geratu da: 88 eta 77.

Fitxa teknikoa

88 - RETAbet Bilbao Basket (20+25+26+17): Rousselle (8), Rafa Martínez (13), Bouteille (7), Sulejmanovic (9) eta Balvin (11) -hasierako boskotea-; Schreiner (6), Jaylon Brown (12), Sergio Rodríguez, Kulboka (5), Lammers (11), Rigo (4) eta Cruz (2).

77 - BAXI Manresa (28+12+22+15): Cvetkovic (6), Dulkys (15), Tomás (8), Báez (10) eta Kravish (6) -hasierako boskotea-; Dani Pérez (14), Jou (6), Vaulet (1), Magarity (1), Mitrovic eta Sakho (10).

Partzialak: 20-28, 45-40 (atedenaldia); 71-62 eta 88-77 (amaiera).