Itxi

Bilbao Basket

Hurrengo denboraldian

Bilbao Basketek Txapeldunen Liga jokatuko du

eitb.eus

FIBAk antolatzen duen lehiaketa da eta Darussafaka eta Lietuvos Rytas taldeek hartuko dute parte, besteak beste.

  • Bilbao Basket, berriro Europara

    Bilbao Basket, berriro Europara

RETAbet Bilbao Basket taldeak Basketball Champions League txapelketa jokatuko du hurrengo denboraldian, antolatzaileek agiri batean baieztatu duten bezala. Lehiaketa hori kluben artean egiten den hirugarren tokian egongo litzateke garrantzian.

"RETAbet Bilbao Basketek saskibaloiko Txapeldunen Ligan hartu nahi du parte. Denboraldi oso ona egiten ari dira, Endesa Ligako bosgarren tokian dira eta play-offetarako daude sailkatuta, gainera Kopako final-laurdenak jokatu dute ere", nabarmentzen du FIBAren idatziak.

COVID-19aren pandemian talde bizkaitarrak Alex Mumbruren kontratua luzatzea erabaki zuen. Katalana bi urte gehiago izango da proiektua honen buru, "harro eta pozik" sentitzen da akordioa lortu eta sinatu eta gero.

Gainera, Europara bueltatzea beste erronka bat da RETAbet Bilbao Basketentzat. FIBAk antolatzen duen lehiaketan Turkiako Darussafaka eta Lituaniako Lietuvos Rytas taldeek hartuko dute parte, besteak beste.