Itxi

Bilbao Basket

6. jardunaldia

Real Madril - Bilbao Basket, gaur, Miribillan

eitb.eus

Partida bertan behera geratu zen duela bi aste Fabien Causeurrek covid-19an positibo eman zuelako.

  • 2020ko Kopako Real Madril-Biibao Basket partidako irudia

    2020ko Kopako Real Madril-Biibao Basket partidako irudia

Gaur gaueko 21:15ean RETAbet Bilbao Basketek Real Madril hartuko du Miribillako pabiloian. 

Neurketa Endesa Ligako 6. jardunaldiari dagokio, duela bi aste jokatu beharreko, baina partida bertan behera geratu zen Fabien Causeurrek covid-19an positibo eman zuelako.

Pablo Lasoren taldeak Euroligako ibilbide gorabeheratsua ahaztu nahi du eta sailkapeneko buruan jarraitzeko garaipena bilatuko du Bilbon.

Alex Mumbruren gizonen denboraldi hasiera ez da batere ona. Endesa Ligan jokatutako sei partidetatik garaipen bakarra dute bilbotarrek eta egun sailkapeneko azken-aurreko postuan daude.

Horrelako partidetan Bilbao Basketek aurrera-pausoa eman du askotan eta oraingoan beharrezkoa du sailkapenean gora egiteko.