Itxi

Bilbao Basket

Champions League

Bilbao Basket vs Brose Bamberg, gaur, zuzenean, EITBn

eitb.eus

Iluntzeko 20:00etan ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da Bilbon jokatuko den partida.

  • Aaron Jones, Bilbao Basketeko jokalaria

    Aaron Jones, Bilbao Basketeko jokalaria. EFE

Champions League txapelketako lehen jardunaldian Pinar Karsiyakaren kontra etxean galdu eta gero, RETAbet Bilbao Basket irabaztera behartuta dago gaurko partidan.

Bihar, Miribillan, iluntzeko 20:00etan, Alex Mumbruren taldeak Brose Bamberg taldea hartuko du; lider dagoen Brosek 63 - 100 irabazi zuen lehen partida Fortitudo Bolognaren kontra; beraz, aurkari gogorra izango dute aurrean bilbotarrek.

Partida ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.

SAILKAPENA

1. Brose Bamberg  1 0
2. Pinar Karsiyaka  1 0
3. RETAbet Bilbao  0 1
4. Fortitudo Bologna  0 1

1. jardunaldia

RETAbet Bilbao 72 - 81 Pinar Karsiyaka
Fortitudo Bologna 63  -  100 Brose Bamberg