Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Betis - Bilbao Basket partida igandera atzeratu da Hakansonek positibo eman ostean

Erredakzioa

Endesa Ligako 12. jardunaldiko partida hau egun batez atzeratu da, azaroaren 22ra, talde bilbotarreko jokalariek ostiralean beste PCR bat pasa behar dutelako.

  • Saskibaloia

    Saskibaloia

Endesa Ligako 12. jardunaldiko Coosur Real Betis eta RETAbet Bilbao Basket taldeen arteko partida igandera, azaroaren 22ra atzeratu da, talde bilbotarreko Ludde Hakanson jokalariak COVID-19an positibo eman ostean.

Neurketa larunbaterako, azaroaren 21erako zegoen aurreikusita eta 18:00etan jokatzekoa zen. Azkenean, igandean (azaroak 22) jokatuko da, 16:00etan. Bilbo klubak positibo eman duen kidea Hakanson izan dela jakinarazi du, jokalariaren baimenarekin.

"Kasu berri hau antzeman ostean, taldeko beste kide guztiek beste PCR bat pasako dute bihar, eta ezinezkoa izango da entrenamenduak berrabiaraztea", publikatu du Bilbao Basketek bere webgunean.