Itxi

Bilbao Basket

Datozen bi hiletarako

Bilbao Basketek John Jenkins eskolta fitxatu du

eitb.eus

Estatu Batuetako (AEB) selekzioarekin jokatu ditu FIBAren azken "leihoak".

  • John Jenkins

    John Jenkins. Argazkia: Bilbao Basket

John Jenkins 29 urteko eskolta estatubatuarrak RETAbet Bilbao Basket taldean jokatuko du datozen bi hilabeteetan, bi aldeek akordioa lortu ondoren, Bilboko saskibaloi taldeak astearte honetan jakitera eman duenez.

Jenkinsek Amerikako Estatu Batuetako (AEB) selekzioarekin jokatu ditu FIBAren azken "leihoak", eta 14 puntuko eta 2.5 erreboteko batez bestekoak lortu ditu Mexikoren eta Bahamen aurkako garaipenetan.

Modu honetan, 1.93 metroko eskoltak bigarren aldiz jokatuko du ACB Ligako talde batean, 2017-2018ko denboraldian San Pablo Burgosen aritu baitzen, 12.7 puntuko eta 2 erreboteko batez bestekoak izanik.

Gainera, Jenkinsek sei denboraldi eman ditu NBAn, Atlanta Hawks taldeak 2012ko draftean 23. postan aukeratu ondoren. AEBetako liga nagusiko azken esperientzia New York Knicks taldean izan zuen: 22 partida jokatu zituen 2018-2019ko denboraldian, 14 minutuan 5.2 puntu lortuz. Dallas Mavericks, Phoenix Suns eta Washington Wizards taldeetan ere jokatu du.

Bilbora heldu aurretik, Txinako CBAko Jiangsu Dragons (partidako 20 puntu eta 4.5 errebote) eta Israelgo Superligako Hapoel Eilat (17 puntu eta 2.5 errebote) taldeetan aritu da.