Itxi

Bilbao Basket

Asteak egongo da jokatu gabe

Roussellek haustura du ezker eskumuturrean

EITB Media

Surne Bilbao Basketeko jokalariak "desplazatu gabeko haustura du ezker eskumuturreko radioaren estiloidean", eta aste batzuk emango ditu jokatu gabe.

  • Jonathan Rousselle

    Jonathan Rousselle, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

Jonathan Rousselle Surne Bilbao Basketeko jokalariak hustura du ezker eskumuturrean eta aste batzuk egongo da jokatu gabe. Jokalari frantziarra larunbateko (abenduak 11) Bitci Baskoniaren aurkako derbian lesionatu zen.

"Roussellek desplazatu gabeko haustura du ezker eskumuturreko radioaren estiloidean. Tratamendu kontserbadoreari ekin dio, eskaioladun ferularekin", adierazi du Bilbao Basketek mediku-txostenaren bidez. Klubak ez du zehaztu sendatze epea zenbatekoa izango den.