Itxi

Bilbao Basket

Denboraldi amaierara arte

David Walker fitxatu du Bilbao Basketek

EITB Media

Hegaleko jokalari estatubatuarrak denboraldi amaierara arte jokatuko du Bilboko taldean.

  • David Walker

    David Walker, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket

David Walker fitxatu du Surne Bilbao Basketek, klubak astelehen honetan jakinarazi duenez. Hegaleko jokalari estatubatuarrak kontratua sinatu du denboraldi amaierara arte. Esperientzia du Endesa Ligan, MoraBanc Andorra taldean ibili baitzen.

Walker Ohiokoa (AEB) da, 28 urte ditu, eta 1,97 metro neurtzen du. 2021-2022 denboraldia MHP Riesen Ludwigsburg taldean hasi zuen. Denboraldi bat lehenago, Medi Bayreuthen jokatu zuen, partidako, batez beste 8,4 puntu, 2,8 asistentzia eta 2,1 errebote erdietsita.

Andorra taldeko jokalaria izan zen 2016-2017 denboralditik 2019-2020 sasoira arte, 116 partida jokatuta.