Itxi

Bilbao Basket

BERRITZEA

Andrew Goudelockek beste denboraldi bat jokatuko du Surne Bilbao Basketen

Agentziak | EITB Media

Surne Bilbao Basketek eta Andrew Goudelockek bi aldeen arteko kontratua berritzeko akordioa lortu dute, eta horrela, eskolta estatubatuarrak Bilboko taldean jokatuko du 2022-2023ko denboraldian.

  • Andrew Goudelock Bilbon geratuko da beste urte bat.

    Andrew Goudelock Bilbon geratuko da beste urte bat.

Andrew Goudelock beste urte bat geratuko da Bilbon. Kontratuaren luzapenaz gain, sinatutako akordioak beste urtebete luzatzeko aukera jaso du, talde bilbotarrak jakinarazi duenez.

Goudelock Surne Bilbao Basketen saskiratzailerik onena izan da Endesa Ligan egin duen lehenbiziko denboraldian, partidako batez beste 14,3 puntu lortuz. Gainera, lehiaketako hamar saskiratzaile onenen artean izan da.

Rafa Pueyo taldeko kirol zuzendariak nabarmendu du eskolta estatubatuarraren kontratua berritzea "albiste oso ona" dela eta taldeko saskiratzailerik onena eta aldagelan liderra izan dela.

"Kanpoaldeko jokoan erreferentzia den eta aurkarien defentsen arreta pizten duen jokalaria da. Esperientzia handia du, eta partidetako une garrantzitsuenetan ardura hartzen du. Oso pozik gaude gure proiektuan sinesten duelako eta datorren denboraldian beltzezko gizona izaten jarraituko duelako", adierazi du.