Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Angel Delgadok ez du Bilbao Basketen jarraituko

EITB Media

Klubak jakinarazi duenez, pibot postuan jokatzen duen dominikarrak taldean ez jarraitzeko erabakia hartu du. 2021-2022 Endesa Ligan errebote gehien hartu dituen jokalaria izan da.

  • Angel Delgado

    Angel Delgado (Bilbao Basket), Manresaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Angel Delgadok ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko, klubak asteazken honetan (ekainak 22) jakinarazi duenez. Bilboko taldeak ez du lortu 2021-2022 Endesa Ligan errebote gehien hartu dituen jokalaria mantentzea.

Pibot postuan jokatzen duen dominikarrak denboraldi bikaina egin du Bilbao Basketekin, partidako batez beste 11,3 puntu, 8,5 errebote eta 16,4ko balorazioa erdietsita.

"Klubak eskerrak eman nahi dizkio Angel Delgadori, kantxan erakutsi duen lidergoagatik eta taldeari eman dion guztiagatik", publikatu du Bilbao Basketek.