Itxi

Bilbao Basket

FITXAKETA

Bilbao Basketek Sulejmanovicen itzulera baieztatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilboko taldearen eta hegal-pibot bosniarraren arteko akordioa denboraldi baterako da.

  • Emir Sulejmanovic, Bilbao Basketen fitxaketa berria

    Emir Sulejmanovic, Bilbao Basketen fitxaketa berria. Argazkia: Bilbao Basket

Emir Sulejmanovic hegal-pibot bosniarrak Surne Bilbao Basketen jokatuko du berriro, azken bi urteak Lenovo Tenerifen eman eta aurreko denboraldian saskibaloiko Txapeldunen Liga txapelketa irabazi ondoren. Alde bien arteko akordioa denboraldi baterako da, talde bilbotarrak jakinarazi duenez.

27 urte eta 2,06 metroko jokalari bosniarraren aurretik, Bilboko taldeak beste bost jokalariren fitxaketak iragarri ditu: de Xavi Rabaseda, Michale Kyser, Nikola Radicevic, Francis Alonso eta Ignacio Rosa.

Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendariaren hitzetan, "publikoarekin konektatzen duen eta oroitzapen ona utzi zuen jokalaria da. Erreboteetan puntako jokalaria Ligan. Energia askorekin jokatzen du eta indar handia jartzen du jokaldi bakoitzean. Gainera, oso eraginkorra da uztaitik hurbil eta azken denboraldietan asko hobetu du kanpoko jaurtiketa. Seguru nago zaleek positiboki ikusten dutela bere itzulera".