Itxi

Bilbao Basket

LESIO LARRIA

Goudelock, belauneko lesio larri batekin, denbora luzez egongo da bajan

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Estatubatuarra belaun gainean erori zen erasoko jokaldi baten ostean eta esku-ohean erretiratu behar izan zuten. Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoan izan zen, Portoren aurka.

  • Goudelock

    Goudelock iazko partida batean. Argazkia: EFE

Andrew Goudelockek, Surne Bilbao Basketeko jokalariak, haustura "ia osoa" du ezker belauneko tendoi errotulianoan, klubak baieztatu duenez.

Eskolta amerikarra iragan larunbatean lesionatu zen Jaume Ponsarnauren taldeak Laredon (Kantabria) Oportoren aurka jokatu zuen denboraldiaurreko lehen lagunartekoan.

Goudelock ustekabean lesionatu zen: belaunaren gainera erori zen, erasoko jokaldi bat burututa, eta ohatilan atera behar izan zuten kantxatik, min zantzu nabariekin, zenbait minutuz pistaren gainean artatu ondoren.