Itxi

Bilbao Basket

Txapeldunen Liga (L multzoa)

Bilbao Basket Txapeldunen Ligako 'Top 16'ko L multzoan egongo da, Tenerife, Murtzia eta Darüssafaka taldeekin

Agentziak | EITB Media

Surne Bilbao Basketek Espainiako bi taldeak eta Turkiakoa izango ditu aurkari final-zortzirenetan. Urtarrilaren 25ean jokatuko du lehen neurketa Bilbao Arenan, eta martxoaren 21ean azkena, hau ere etxean.

  • Surne Bilbao Basket

    Surne Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Asteazken honetan (urtarrilak 11) osatuta geratu da Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako (Top 16) L multzoa. Bertan egongo da Surne Bilbao Basket, Lenovo Tenerife, UCAM Murtzia eta Darüssafaka taldeekin batera.

Bilbao Basketek aurreko fasean multzoko lidertza eskuratuta lortu zuen final-zortzirenetarako txartel zuzena, baita Tenerifek ere. Bestalde, Murtzia eta Darüssafaka asteazken honetan sailkatu dira, Pinar Karsiyaka (97-92 eta 89-96) eta SL Benfica (76-89 eta 83-72) mendean hartuta hurrenez hurren, atariko kanporaketan.

Bilboko taldeak Darüssafakaren aurka ekingo die final-zortzirenei urtarrilaren 25ean, Bilbao Arenan, 20:00etan. Bigarren jardunaldian, hilaren 31n, UCAM Murtziari egingo dio bisita, oraindik zehazteke dagoen ordutegian; eta lehen itzulia itxiko du (3. jardunaldia) otsailaren 7an Lenovo Teneriferi bisita eginda. Partida 20:30ean hasiko da.

Bestalde, laugarren jardunaldian, Bilbao Basketek Lenovo Tenerife hartuko du martxoaren 7an, Bilbao Arenan, 20:00tan. Bosgarren jardunaldian, martxoaren 14an, Turkiara joango da Darüssafakaren kontra jokatzeko; neurketa horren ordutegia ere zehazteke dago. Azkenik, Bilbao Basketek final-zortzirenak itxiko ditu (seigarren jardunaldia) martxoaren 21ean UCAM Murtziaren aurka etxean jokatuta, 20:30ean.

Bilbao Basketen partiden datak eta ordutegiak:

1. JARDUNALDIA

Urtarrilak 25, asteazkena:

Surne Bilbao Basket - Darüssafaka (20:00etan)

2. JADUNALDIA

Urtarrilak 31, asteartea:

UCAM Murtzia - Surne Bilbao Basket (ordua, zehazteke)

3. JARDUNALDIA

Otsailak 7, asteartea:

Lenovo Tenerife - Surne Bilbao Basket (20:30ean)

4. JARDUNALDIA

Martxoak 7, asteartea:

Surne Bilbao Basket - Lenovo Tenerife (20:00etan)

5. JARDUNALDIA

Martxoak 14, asteartea:

Darüssafaka - Surne Bilbao Basket (ordua, zehazteke)

JORNADA 6

Martxoak 21, asteartea:

Surne Bilbao Basket - UCAM Murtzia (20:30ean)