Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean, 12:15ean

CAI Zaragoza-Gipuzkoa Basket, lehia oso garrantzitsua

Erredakzioa

Bi taldeak bost garaipenekin eta bost porrotekin daude berdinduta, Endesa Ligako sailkapenean. Sito Alonsoren gizonek erasoko jokoa hobetu beharko dute, etxetik kanpora.

  • David Doblas. Argazkia: EFE

    David Doblas. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek CAI Zaragozaren kantxan jokatuko du, igandean, 12:15ean. Bi taldeak berdinduta daude Endesa Ligako sailkapenean, bost garaipen eta bost porrotekin, eta garaileak aurrerapauso polita ematzeko abagunea izango du. Errege Kopa jokatzea ametsa da, Sito Alonsoren gizonentzat, baina garaipenak bultzada handia emango lioke Donstiako taldeari.

Sito Alonsoren gizonak bolada onean helduko da norgehiagokara, Manresaren eta Unicajaren kontra garaipen oso garrantzitsuak lortu ondoren. Hala ere, Zaragozako taldeak jokalari garrantzitsuak ditu, eta zaleen aurrean indartsuak direla erakutsi nahi izango dute.

Charles Ramsdellek orpoko minarekin jarraitzen du, baina minutu batzuk jokatzeko aukera izan dezake. CAI Zaragozan, Jon Steffanson baja da, eta bere ordez Alex Urtasun nafarrak jokatuko du.