Gipuzkoa Basket
Iberostarren aurka
Gipuzkoa Basketek hirugarren garaipena nahi du jarraian
Erredakzioa
Donostiarrak garaipen bat gutxiago duen aurkari zuzen baten aurka arituko dira, playoffetan sartzeko helburuarekin.
-
Gipuzkoa Basket - Iberostar / EFE.
Gipuzkoa Basketek Iberostar Tenerife hartuko du igandean 12:15ean. Donostiarrek konfiantza berreskuratu zuten azken jardunaldian, Rio Naturari irabazita. Helburua jarraian hirugarren garaipena lortu eta playoffetako postuetara hurbiltzea da, bi garaipenera dituzte eta. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.
Donostiarrak salbazioa ziurtatua dute ia, eta helburua, beraz, gora begiratzea da. Lau neurketa irabazi dute aurten, bolada txar baten ostean. Joaneko partida Iberostarrek irabazi zuen Tenerifen, baina denboraldi-aurrean GBC nagusitu zen.
Jason Robinson izango da berriz ere protagonista. Endesa Ligako bigarren saskiratzailerik onena da. Hala ere, Sito Alonsok ezin izango du Anthony Winchester kantxaratu, lesionatuta baitago. Gizpukoa Basket laugarren talderik onena da defentsan: batez beste 71 puntu hartzen ditu kontra partidako.