Itxi

Gipuzkoa Basket

Fitxaketa

Gipuzkoa Basketek Fede Van Lackeren fitxaketa iragarri du

eitb.eus

Talde donostiarrak, gainera, Michael Fakuade hegal-pibota aurkeztu du.

  • Fede Van Lacke. Argazkia: Gipuzkoa Basket GBC¿ @gipuzkoabasket

    Fede Van Lacke. Argazkia: Gipuzkoa Basket GBC¿ @gipuzkoabasket

Gipuzkoa Basket taldeak arratsalde honetan jakitera eman duenez, ofizial egin du Fede Van Lacke (Santa Fe, 1980) eskolta argentinarraren fitxaketa. Van Lackek bazeramatzan zenbait aste donostiarrekin lan egiten, baina gaur arte ezin izan dute akordioa ofizial bihurtu kontu burokratikoak direla eta.

Ordu batzuk aurretik, GBC Michael Fakuade hegal pibota aurkeztu du, eta adierazi du oso pozik dagoela "NBAren ostean ligarik onenetakoa den batean" jokatzeko aukera izateagatik.

ra izateagatik.