Itxi

Gipuzkoa Basket

86-64

Gipuzkoa Basketek jipoia jaso du Valentzian

Erredakzioa

Delteco GBC taldeak 86-64 galdu du Valentzia Basketen aurka Fontetan eta lau garaipeneko eta zortzi porroteko balantzea du Endesa Ligan jokatutako 12 jardunaldiren ostean.

5:25

Delteco Gipuzkoa Basketek 86-64 galdu du Valentzia Basketen aurka Fontetan, Endesa Ligako 12. jardunaldiko partida. Ondorioz, lau garaipeneko eta zortzi porroteko balantzea du.

Ondo eutsi dio aurkariari GBCk lehen laurdenean. Gainera, Fisacek zuzentzen duen taldeak lau puntuko abantaila ere izan du (8-12), baina Valentzia hobea izan da lehen laurdenaren azken txanpan eta lau puntuko errenta eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran (19-15).

Bigarren laurdenean, ordea, nagusi izan da etxeko taldea. Valentzia jaun eta jabe izan da, eta zuloa ireki du markagailuan. Gipuzkoa Basket saiatu da aurkariari ihes egiten ez uzten, baina 11 puntuko abantaila lortu du Valentziak neurketa atsedenaldira iritsi denean (40-29).

Atsedenaldiaren ostean, 18 puntuko abantaila izateraino heldu da Valentzia (49-31) eta partida oso maldan gora jarri zaio GBCri. Gipuzkoa Basketek, ordea, lanean jarraitu du desabantaila txikitzeko asmoz, eta helburua lortu du; pixkanaka jokoa hobetu du bai defentsan, baita erasoan, eta zortzi puntura murriztu du desabantaila hirugarren laurdenaren amaieran (56-48).

Azken laurdenaren hasieran, ordea, Valentziak 8-0eko partziala sartu dio Gipuzkoa Basketi (64-50) eta etxeko taldeak hortxe bideratu du garaipena. Laugarren laurdenaren hasierako zama, astunegia izan da Gipuzkoa Basketentzat eta Valentziari ez dio garaipenak ihes egin (86-64).

Fitxa teknikoa:

86 - Valentzia Basket (19+22+15+30): Vives (6), Green (4), San Emeterio (13), Thomas (9), Pleiss (5) -hasierako bostekoa- Vives (6), Rafa Martinez (24), Abalde (5), Van Rossom (2), Dubljevic (12) eta Hlinason (-).

64 - Delteco GBC (15+15+18+16): Pérez (12), Van Lacke (7), Swing (8), Clark (12), Norel (7) -hasierako bostekoa- Agbelese (2), Chery (4), Oroz (-), Salvo (5) eta Fakuade (7).

Epaileak: Pera, Araña eta Zamorano.

a eta Zamorano.