Itxi

Gipuzkoa Basket

Fitxaketa

Sergio Valdeolmillos izango da Delteco GBC taldeko entrenatzailea

eitb.eus

Granadako teknikaria Kirolbet Baskonian aritu da aurten, Pedro Martinezen laguntzaile gisa.

  • Sergio Valdeolmillos. Argazkia: Delteco GBC

    Sergio Valdeolmillos. Argazkia: Delteco GBC

Delteco GBC taldeak ostegun arratsalde honetan jakinarazi duenez, Sergio Valdeolmillosek zuzenduko du talde gipuzkoarra datorren denboraldian. Valdeolmillos Kirolbet Baskonian aritu da aurten, Pedro Martinezen laguntzaile gisa.

Deltecoko entrenatzaile berriak (1967, Granada) ia 30 urteko ibilbidea du aulkietan. ACB ligan hainbat talde entrenatu ditu, Estudiantes edo Granada, adibidez. Horrez gain, nazioartean egin duen lana ere nabarmentzekoa da; izan ere, Mexikoko hautatzailea izandakoa da, eta, besteak beste, FIBA Americas kopan urrea (2013) eta brontzea (2017) irabazi zituen selekzio horrekin.

Klubak aurreratu duenaren arabera, datorren astelehenean, ekainaren 25ean, aurkeztuko dute entrenatzaile berria.