Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basket, maldan behera

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek porrot egin dute berriro, oraingo honetan Iberostar Teneriferen aurka (73-79), eta sailkapenaren beheko postuetan jarraitzen dute.

  • Salvó Baskoniaren aurkako partidan

    Salvó Baskoniaren aurkako partidan

Delteco Gipuzkoa Basketek Iberostar Teneriferen aurka luzapenean (73-79) galtzeak talde donostiarrak une latzak igarotzen ari dela erakusten du. Ligan partidarik irabazi ez duen talde bakarra da, eta, gainera, ACBko jardunaldiko sarrerarik baxuena erregistratu zuen atzo.

Ligak emandako datuen arabera, 1.793 zale izan ziren iganden Donostia Arenan.

Estatistika guztietan talderik txarrenetarikoa da Delteco GBC; bai hiruko jaurtiketetan, bai jaurtiketa libreetan, eta baita defentsako erreboteetan ere.

Arazoak gero eta larriagoak dira Illunbeko pabiloian.