Itxi

Gipuzkoa Basket

Fitxaketak

Reed Timmer, Gipuzkoa Basketen fitxaketa berria

Erredakzioa

23 urteko antolatzaile estatubatuarrak Walter Tigers Tubingen taldean jokatu du 2018/19ko denboraldian, Alemaniako bigarren mailan.

  • Reed Timmer. Argazkia: Delteco Gipuzkoa Basket

    Reed Timmer. Argazkia: Delteco Gipuzkoa Basket

Reed Timmer antolatzaile estatubatuarra da Delteco Gipuzkoa Basketen azken fitxaketa. Urrezko LEB Ligan jokatuko du datorren denboraldian.

23 urteko jokalariak Walter Tigers Tubingen taldean jokatu du 2018/19ko denboraldian, Alemaniako bigarren mailan. Batez beste, 18,5 puntu, 3,7 errebote eta 3,1 saskiratze-pase lortu ditu partidako.

Timmerrek Ameriketako Estatu Batuetako Eisenhower Institutuan jokatu zuen, lau denboraldiz.