Itxi

Gipuzkoa Basket

Valladoliden

Gipuzkoa Basket, Printzesa Kopako txapelduna

eitb.eus

Gipuzkoarrke 55-62 irabazi zuten Carramimbre Ciudad de Valladoliden aurka non eta bere etxean.

  • Gipuzkoa Basket, txapeldun

    Gipuzkoa Basket, txapeldun

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Carramimbre Ciudad de Valladolid gainditu zuen 55-62  Printzesa Kopako finalean.

Gipuzkoarrek defentsan egindako lan bikainean oinarritu zuten garaipena, gainera, Dee bikain ibili zen erasoko lanetan (17 puntu egin zituen).

Partidako une erabakigarrietan Gipuzkoa Basketek ez zuen huts egin eta euren aurkarien urduritasuna aprobetxatu zuten azkenean garaipena eskuratzeko eta Printzesa Kopa irabazi.

Fitxa teknikoa

55 - Carramimbre Ciudad de Valladolid (11+18+10+16): Leimanis (8), Federico (3), Aboubacar (6), De la Fuente (4), Bartley (20) -hasierako bostekoa-, Adekoya (8), Mackenzie (2), Torres (1), Granado (3) eta Expósito (-).

62- Delteco Gipuzkoa Basket (17+13+20+12): Dee (17), Murphy (3), Oroz (6), Rozitis (7), Sollazo (10) -hasierako bostekoa-, Jawara (11), Mikel Motos (2), Ancizu (6) eta Olaizola (-).

Epaileak: Lopez Herrada, Fernandez Carretero eta Albacete Chamon.