Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Carlsonek Gipuzkoa Basketen jokatuko du aldi baterako kontratuarekin

A. B. | EITB Media

Hegaleko pibot amerikarrak urritik zeraman taldearekin entrenatzen eta Acunsa GBCrekin ariko da Endesa Ligan.

  • Mike Carlson

    Mike Carlson. Argazkia: Acunsa GBC

Mike Carlsonek Acunsa GBC taldearekin jokatuko du Endesa Ligan, aldi baterako kontratuarekin. Hegaleko pibot amerikarra taldearekin entrenatzen ibili da urritik eta Endesa Ligan jokatzeko aukera izango du.

Jokalari saskiratzailea da, jaurtiketetan eta  erreboteetan trebea delarik. 2016-2017 denboraldian Gipuzkoa Basketek ACBra igotzea lortu zuen, eta Carlson jokalari garrantzitsua izan zen mailaz igotzea lortzeko. 2017-2018 denboraldian lesio larria izan zuen, eta ez zuen Endesa Ligan jokatzeko aukera izan.