Itxi

Gipuzkoa Basket

Berritzea

Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak 2026ra arte berritu du kontratua

EITB MEDIA

Entrenatzaile donostiarra joan den uztailaren 5ean iritsi zen klubera, eta orain adostutakoaren arabera, beste bi denboraldi egingo ditu taldean.

  • Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea

    Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea

Gipuzkoa Basketek eta Mikel Odriozolak akordioa lortu dute datozen bi denboraldietarako, astearte honetan iragarritako akordioaren arabera.

Odriozolak joan den uztailaren 5az gero gidatzen du Guuk Gipuzkoa Basket. Orduz gero, 25 partida ofizial zuzendu eta 18 garaipen lortu ditu. Gipuzkoa Basket LEB Ligako bosgarren postuan dago, gaur egun.