Gipuzkoa Basket
71-83 Estudiantesen aurka
Bigarren porrota jarraian
Erredakzioa
Talde gipuzkoarra markagailuan hurbildu da azken laurdenean, baina garaipena Estudiantesek eskuratu du.
-
Lagun Aro GBC. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
Lagun Aro GBC: Salgado (13), Motos (3), Woods (12), Doblas (10), Ibekwe (7)-hasierako bostekoal- Papamakarios (3), Neto (10), Rubio, Díez (4), Korolev (9), Olaizola.
Asefa Estudiantes: Granger (14), Kirksay (28), English (10), Gabriel (14), Nogueira-hasierako bostekoal- Fisher (3), Fernández (2),Kuric (7), Barnes (5).
Denboraldiko bigarren porrota jarraian jaso du Lagun Aro GBCk, etxean Asefa Estudiantesen aurka galduta (71-83).
Parekatuak izan dira Donosita Arena 2016 pabiloian jokatutako aurreneko minutuak, baino lo geratu da Sito Alonsoren taldea eta hasiera batean markagailuan aurretik jarri bada ere, lehen laurdena 16-26 bukatu da.
Bigarren laurdenean, GBC ez da markagailuan hurbiltzeko gai izan, eta Estudiantes izan da nagusi. Atsedenaldian, 28-40.
Javi Salgado eta David Doblas jokalariek partidaren zama hartu eta 47-56ra hurbildu dira donostiarrak. Talde gipuzkoarrak hamar puntuko desabantailarekin egin dio aurre partidako azken laurdenari (52-62).
Dena eman du GBCk eta 62-65ekoa jarri du markagailuan, baina azken segundoetan partida erabaki du Estudiantesek eta garaipena eskuratu du. Kirksay izan da neurketako saskiratzaile onena, 28 punturekin.