Itxi

2016/10/20

11:54

Baskonia

baieztatuta

Buesa Arenak 2017ko Kopa hartuko du

eitb.eus

Otsailaren 16tik 19ra Gasteizen jokatuko da saskibaloiko Kopako hurrengo edizioa. Horrela baieztatu du gaur ACBk.

  • Kopa, Buesa Arenan. Argazkia: ACB

    Kopa, Buesa Arenan. Argazkia: ACB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Buesa Arena izango da 2017. urteko saskibaloiko Koparen egoitza, otsailaren 16tik 19ra bitartean, ACBk, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lorturiko akordioari esker, ACBk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Akordioa ostiral honetan aurkeztuko dute Buesa Arenan bertan Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Francisco Roca ACBko presidenteak eta Josean Querejeta Saski Baskoniako presidenteak. Modu honetan, 15.504 lagunentzako edukiera duen Buesa Arena pabiloia izango da datorren urteko Koparen egoitza.

Kopa Gasteizen jokatu zen azken aldia 2013. urtea izan zen, eta orduan Bartzelonak irabazi zuen finala Valentziaren aurka (85-69).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;