Itxi

Baskonia

Denboraldia amaitu arte

Baskoniak Chase Budinger eskolta estatubatuarra fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Budinger NBAko Houston Rockets, Minnesota Timberwolves, Indiana Pacers eta Phoenix Suns taldeetan aritu da.

  • Chase Badinger. Argazkia: @Baskonia.

    Chase Badinger. Argazkia: @Baskonia.

Baskoniak Chase Budinger 28 urteko eskolta estatubatuarra fitxatu du, denboraldia bukatu arte. Jokalariak Nrookyn Nets taldearekin egin du denboraldi-aurrea, eta Sito Alonsoren taldea indartzera dator.

Budinger NBAko Houston Rockets, Minnesota Timberwolves, Indiana Pacers eta Phoenix Suns taldeetan aritu da, eta, batez beste, 7,9 puntu eta hiru errebote lortu ditu 407 partidatan. Bere denboraldirik onena 2010-11koa izan zen: batez beste, 9,8 puntu eta 3,6 errebote lortu zituen 78 partidatan.

78 partidatan.