Itxi

Baskonia

Garaipena etxean

Beauboisek garaipena eman dio Baskoniari Estudiantesen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrak nagusi izan dira lehen bi laurdenetan, eta, azkenengoan gauzak aldapan gora jarri zaizkien arren, azkenean garaipena lortu dute.

  • Shane Larkin eta Omar Cook. Argazkia: Efe.

    Shane Larkin eta Omar Cook. Argazkia: Efe.

Rodriguez Beauboisek bideratu du Baskoniaren garaipena, Estudiantes lehiakor baten aurka (82-77). Frantziarrak 31 puntu egin ditu.

Beauboisek 10 puntu jarraian egin ditu partidako unerik garrantzitsuenean, eta, horri esker, Baskoniak emaitza iraultzea lortu du. Madrildarren artean, Edwin Jackson izan da onena; 26 puntu egin ditu.

Lehen zatian nagusi izan dira Sito Alonsoren mutilak, baina Estudiantes suspertu egin da eta aurrea hartu du markagailuan. Hala ere, ez da neurketa erabakitzeko gai izan.

Norgehiagoka orekatuta hasi dute bi taldeek, eta joko azkarra egin dute lehen laurdenean. Gasteiztarrek aurretik amaitu dituzte lehen 10 minutuak: 24-13.

Beauboisek madrildarren defentsa haustea lortu du behin eta berriro, eta bere taldeak 14 puntuko aldea ere izan du. Atsedenaldirako, alde hori zortzi puntura jaitsi da: 43 eta 35.

Bigarren zatia

Atsedenaldiaren ostean, Baskoniak berriro erritmo bizia eman dio neurketari, lehen laurdenean egin bezala.

Laugarren laurdeneko lehen bost minutuetan, Estudiantes aurretik jarri da, 64-66, baina gasteiztarrek ez dute amore eman, eta, azkenean, 80 eta 77 gailendu dira, Rodriguez Beaubois eta Shane Larkin jokalarien bultzadari esker.

 

Fitxa teknikoa:

82. Baskonia (24+19+12+27): Larkin (10), Beaubois (31), Hanga (11), Tillie (6), I. Diop (6) –hasierako boskotea–; Budinger (-), Luz (3), Shengelia (9), Voigtmann (4) eta Blazic (2).

77. Movistar Estudiantes (13+22+23+19): Cook (-), J. Fernández (14), Jackson (26), Savané (-), Arteaga (11) –hasierako boskotea–; Suton (3), Traore (6), Wilson (15), Vicedo (2) eta Brizuela (-).

a Brizuela (-).