Itxi

Baskonia

Larunbatean, 19:00etan

Baskoniak garaipen bat behar du Valentzian, bosgarren partida behartzeko

Agentziak | Erredakzioa

Hirugarren neurketa bigarrena nagusitasun osoz irabazi eta 48 ordu baino gutxiagoren ondoren jokatuko dute gasteiztarrek.

  • Kim Tillie eta Guillem Vives. Argazkia: Efe.

    Kim Tillie eta Guillem Vives. Argazkia: Efe.

Baskoniak Valentzian jokatuko dituen hurrengo bi partidetatik bat gutxienez irabaztera behartuta dago, bosgarren neurketa behartzeko. Norgehiagoka erabakigarri hori Gasteizen jokatuko litzateke.

Buesa Arenan jokatutako lehen bi partiden ostean, finalerdietako kanporaketa bana dago, eta hurrengo bi neurketak La Fontetan jokatuko dituzte.

Hirugarren partida bigarrena aise irabazi eta 48 ordu baino gutxiagoko aldearekin jokatuko dute arabarrek. Ricky Ledo fitxaketa berria eta Adam Hanga izan ziren gasteiztarren jokalaririk onenak.

Baskoniak ez du inoiz 0 eta 1eko kanporaketarik irauli ACBko finalerdietan.

finalerdietan.