Itxi

Baskonia

Igandean, 12:30ean

Baskonia eta Gipuzkoa Basket, euskal derbirako prest

Erredakzioa

Igande honetan, 12:30ean, jokatuko dute denboraldiko lehen euskal derbia Fernando Buesa Arenan.

  • Baskonia. Argazkia: EFE

    Shengelia, Estudiantesen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Baskoniak eta Gipuzkoa Basketek igande honetan, 12:30ean, jokatuko dute 2017-2018. denboraldiko lehen euskal derbia Fernando Buesa Arena pabilioian. Bi taldeek garaipenen boladara itzuli nahi dute.

Arabako taldeak porrota jaso zuen Endesa Ligako azken partidan Fuenlabradaren aurka eta Euroligan galdu egin zuen Maccabiren aurka. Rodrigue Beaubois jokatzeko prest izango du Prigionik, baina Jordan McRaeren baja izango du. Patricio Garinok debuta egingo du.

Gipuzkoa Basketek, bestalde, porrota jaso zuen Murtziaren aurka iragan asteburuan. Henk Norel da taldeko izarra, denboraldi hasiera ikusgarria egiten ari baita. Gipuzkoa Basket da puntu gutxien jasotzen dituen hirugarren taldea Endesa Ligan eta errebote gehien hartzen dituen taldea ere bada.

Bi talde hauek Buesa Arenan jokatu dituzten bederatzi derbietan, Baskoniak zortzi garaipen lortu ditu, eta bakarra Gipuzkoa Basketek.