Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskonia, Euroligako lehen garaipenaren bila Panathinaikosen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Martinezek debuta egingo du gaur aurtengo Euroligan. Lau jardunalditan lau porrot jaso ditu taldeak.

Baskoniak Panathinakos hartuko du, gaur, 20:00etan, denboraldi honetako lehenengo garaipenaren bila Euroligan. Pedro Martinezek debuta egingo du aurten Europako txapelketan, Arabako taldeak Europan estreinatu eta hamabi urtera.

Entrenatzaileak ezin izango du Jordan McRaerekin jokatu. Marcelinho Huertasek ere arazoak ditu, eta ez da azken entrenatzaileetan egon.

Lau jardunalditan lau porrot jaso ditu taldeak, eta garaipen bat behar du Euroligan atzean ez geratzeko.

Panathinaikoek, Xavi Pascualek zuzenduta, bi irabazi ditu (Brose eta Fenerbahce) eta bi galdu (Bartzelona eta CSKA).

eta CSKA).