Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak hobetzen jarraitu nahi du, Joventuten aurka

Agentziak | Erredakzioa

Atseden laburra izan du Euroligan Khimkiren aurka aritu zenetik. Joventuti 19 aldiz irabazi dio Buesa Arenan jokatutako azken 20 partidetan.

Baskoniak Joventut hartuko du Buesa Arenan, igandean 18:00etan, Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian, Moskun puntu batengatik galdu eta gutxira. Atseden laburra izan du Euroliga partidatik.

Pedro Martinezen taldea garaipenaren bila dabil, Endesa Ligako zortzi lehenengo postuetatik gertu jarraitzeko, Errege Kopan sartzeko helburuarekin. Jordan McRae, lesionatuta, ez da prest egongo.

Martinez eta Marcelinho Huertas Endesa Ligan debuta egin zuten taldearen aurka arituko dira, lehenengo entrenatzaile eta jokalari bezala. Sergi Vidal bederatzi denboraldiz bere etxea izan zenera itzuliko da.

50 aldiz jokatu dute elkarren kontra Gasteizen, eta erdia irabazi du bakoitzak. Azken 20etatik 19 irabazi dtu Baskoniak.

Joventut balorazio txikiena jasotzen duen taldea da (70,33), baina portzentairik onena dauka hirukoetan (86,29%).