Itxi

Baskonia

Igandean, 18:30ean

Baskoniak finaleko bigarren garaipena lortu nahi du Buesa Arenan

Erredakzioa

Kirolbetek igande honetan jokatuko du Real Madrilen aurka Endesa Ligako finaleko hirugarren partida. Kanporaketa bana (1-1) berdinduta dago.

  • Real Madrid-Kirolbet Baskonia. Argazkia: EFE

    Real Madrid-Kirolbet Baskonia. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniak Real Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, 18:30ean, Endesa Ligako finaleko hirugarren partida. Lehen bi partidak Madrilen jokatu ostean, Gasteizeko Buesa Arenan jokatu dira hurrengo bi neurketak. Baskoniak lehen neurketa irabazi zuen, eta Real Madrilek bigarrena; ondorioz, finala bana (1-1) berdinduta dago.

Real Madriek eta Baskoniak argi utzi dute merezimendu osoz daudela finalean. Bi taldeek maila bikaina azaldu dute finaleko lehen bi partidetan, biek 90 puntuak gainditu diztuztelarik lehen neurketetan.

Igandean (18:30ean) eta asteartean (21:00etan) jokatuko dira Endesa Ligako finaleko hurrengo bi partidak. Bi neurketak irabazten dituen taldea izango da txapelduna, baina talde bakoitzak garaipen bana lortuz gero, bosgarren partida Madrilen jokatuko da, ostiralean (21:00etan).