Baskonia
Ostegunean, 20:45ean
Caja Laboral-Partizan: Multzoko bigarren postua eskuratzeko asmoarekin
Erredakzioa
Top-16rako sailkapena lortuta, orain baskoniarrek bere multzoko bigarren postua lortu nahi dute. Horretarako garaipena lortu beharko dute eta Zalgirisen porrotaren zain egon.
Caja Laboral Baskoniak Euroligako fase erregularra itxiko du Partizanen bisitarekin (ostegunean Buesa Arenan, 20:45ean). Nahiz eta gasteiztarrak sailkatuta egon Top-16rako partidak badu mamirik, helburua A multzoko bigarren postua eskuratzea baita, urtarrilaren 4ko zozketan aukera hobeak izateko.
Horretarako, talde baskoniarrak hirugarren sailkatuta den talde serbiarra garaitu beharko du hiru puntu baino gehiagoko aldearekin –Pionireko partidako diferentzia bera- eta Zalgirisek porrota jaso beharko du jokoan ezer ez duen Khimkiren aurka.
Baskoniak Real Madrilen aurkako porrot mingarriaren ostean ekingo dio partidari. Baina Dusko Ivanovicen leloa sekula atzera ez begiratzea da.
Irabazteko, talde gasteiztarrak bere saskibaloirik onena berreskuratu nahi du eta urtea aho-zaporerik gozoenarekin amaitu 2010eko azken bi partidekin: ostegunean Partizanen aurka Euroligan, eta abenduaren 29an Assignia Manresaren aurka ACB Ligan.