Itxi

Baskonia

18/19 denboraldia

Agur Janis Timma; kaixo Shavon Shields

eitb.eus

Shavon Shields hegalekoak talde gasteiztarrean jokatuko du.

  • Janis Timma

    Janis Timma

Kirolbet Baskonia saskibaloi taldeak bi nobedade jakinarazi ditu asteazken honetan. Alde batetik, Shavon Shields eskolta-hegaleko estatubatuarra fitxatu du, eta, bestetik, Jannis Timma hegaleko letoniarra Olinpiakos talde greziarrera joan da.

Shavon Shields estatubatuarra da, baina nazionalitate holandarra du. Iaz Aquila Basket Trento talde italiarrean jokatu zuen, eta 24 urte eta 2.01 metroko garaiera ditu. Datozen bi denboraldiak Gasteizen jokatzeko akordioa lortu du Kirolbet Baskoniarekin, talde gasteiztarrak jakinarazi duenez. Shields Italiako Ligan nabarmendu zen joan den denboraldian, partidako 13.1 puntu, 3.6 errebote eta 2.6 asistentziako batez bestekoekin.

Eurocup lehiaketan aldiz, 11.7 puntu, 3.1 errebote eta 2.3 asistentziako batez bestekoak lortu zituen. Italiara heldu aurreko denboraldian Alemanian jokatu zuen, Fraport Skyliners taldean, eta orain Endesa Ligara helduko da, NBA udako ligan irudi ona utzi ondoren: New Orleans Pelicans taldean jokatu du, partidako 10 puntu, 5 errebote eta 3.3 asistentziako batez bestekoekin. Shavon Shields talde gasteiztarrak uda honetan egin duen bigarren fitxaketa da, asteartean Youssoupha Fall 2.21 metroko pibot senegaldarra fitxatu zuela iragarri ondoren.

Bestalde, Kirolbet Baskoniak iragarri du Jannis Timma hegaleko letoniarra taldea utzi eta Olympiacosen jokatuko duela, 2020. urtera arte. Letoniarra iazko udan heldu zen Gasteizera, Zenit San Petersburgotik. Euroligan 33 eta Endesa Ligan 43 partida jokatu ditu Baskoniarekin. Europan, partidako 7.6 puntu, 2.4 errebote eta 1.6 asistentziako batez bestekoak lortu zituen, eta Endesa Ligan 8 puntu sartu zituen batez beste, 7 puntuko balorazio lortzeko.