Itxi

Baskonia

93-49

Baskonia, bolada onari jarraipena emanez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pedro Martinezen taldea sasoiko dago eta jokoan islatzen du. Emaitzek ere laguntzen diote eta igande honetan ere, alde handiarekin gailentzea lortu dute, UCAM Murtziari 93-49 irabazita.

Kirolbet Baskonia UCAM Murtziaren aurka gailendu da, 93-49 irabazita eta Ligako bolaa onari jarraipena emanez. Euoligako porrotaren ostean, talde gasteiztarrak erakutsi du Ligan asmatzen duela bereziki.

Garaipen honekin batera, aurkariarekiko aldea handitzen jarraitzen duela erakutsi du, eta oraingoan ere 44 puntuko aldearekin irabazi du. Aurreko neurketako aldea, ordea, ez du gainditu, 50 puntuko aldearekin irabazi baitzuen Montakit Fuenlabradaren aurka.

Hainbat izan ziren Pedro Martinezen taldean azpimarragarri ditugun jokalariak, erakustaldi bikaina eman baitzuten.

Vincent Poirier,26 puntuko balorazioarekin eta Tornike Shengelia 21 punturekin izan ziren, besteak beste, estatistiken lagun.

Baskoniak 13-0 partzialarekin hasi zuen norgehiagoka eta hiru minutu igaro zirenean egin zuen talde murtziarrak lehen saskiratzea, Askia Booker estatubatuarraren eskutik.

Adjin Penavak debuta egin du Kirolbet Baskoniak aldea handitu bezain pronto. Hamar minutu zituen aurretik taldeak eta 40 puntuko aldea zuen. Azkenik, UCAM Murtziak ez zuen aldea txikitzea lortu eta 93-49 gailendu da talde gasteiztarra.

Fitxa teknikoa:

93 - KIROLBET Baskonia (32+23+22+xx): Vildoza (8), Hilliard (12), Garino (9), Shengelia (14) y Poirier (17) -bostekoa-, Penava (-), González (3), Voigtmann (-), Huertas (2), Diop (18), Janning (5) eta Granger (5).

49 - UCAM Murtzia (12+15+9+xx): Booker (11), Oleson (-), Rojas (7), Soko (3) eta Tumba (3) -bostekoa-, Duran (-), Alex Urtasun (-), Kloof (4), Rudez (-), Cate (11), Delía (2) eta Doyle (8).

Epaileak: Jose Antonio Martin Bertran, Sergio Manuel eta Alberto Baena.