Itxi

Baskonia

Belauneko lesioa

Tornike Shengeliak senda-agiria du jada, 88 egun lesionatuta eman ostean

Agentziak | Erredakzioa

Errehabilitazio lan gogorra egin ondoren, talde gasteiztarrak iragarri du jokalariak "sendagiria duela eta, ondorioz, kirol jardueran hasteko moduan dela".

  • Shengelia, partida batean

    Shengelia, partida batean. Argazkia: Efe.

Tornike Shengelia Kirolbet Baskoniako jokalariari senda-agiria eman diote eta apurka-apurka taldearen eguneroko jarduerekin bat egiten hasiko da.

Baskoniako kapitainak 88 egun eman ditu bajan, Real Madrileko Facundo Campazzorekin estropezu egin zuenetik, Buesa Arenan jokatutako partida batean.

Errehabilitazio lan gogorra egin ondoren, talde gasteiztarrak iragarri du jokalariak "senda-agiria duela eta, ondorioz, kirol jardueran hasteko moduan dela".

Mikel Sanchez medikuak azterketa egin zion jokalariari asteazkenean eta, belaunaren egoera ikusi ondoren, Baskoniako zerbitzu medikuekin adostu zuen "jokalaria taldekideekin entrenatzen hasteko moduan dagoela".

Shengeliak ez du taldearekin entrenatu oraindik, baina hurrengo egunetan hastea aurreikusita dago.