Itxi

Baskonia

Lesioa

Jayson Grangerri Akilesen tendoian egindako ebakuntza ondo joan da

Erredakzioa

Baskoniak jakinarazi duenez, Mikel Sanchezen ardurapean egin den ebakuntza 'arrakastatsua' izan da. Grangerrek sei hilabete emango ditu jokatu gabe.

  • Jayson Granger. Argazkia: EFE

    Jayson Granger (Baskonia) Bilbao Basketen aurkako Euskal Kopako partidan. Argazkia: EFE

Jayson Granger Kirolbet Baskoniako jokalariari ebakuntza egin diote Akilesen tendoian astelehen honetan. Arabako taldeko joko-antolatzailea Endesa Ligako lehen jardunaldian lesionatu zen, Estudiantesen aurkako partidan.

Uruguaiko jokalariak sei hilabete emango ditu jokatu gabe, eta errehabilitazioari ekingo dio datozen egunetan. Baskoniak jakinarazi duenez, Mikel Sanchez medikuaren ardurapean egin den ebakuntza "arrakastatsua" izan da.

Grangerrek minutu bat eta 51 segundo bakarrik jokatu ahal izan zituen 2019-2020 denboraldiko lehen partida ofizialean, Phil Pressey Estudiantes taldeko jokalaria defendatzen ari zela min hartu baitzuen.