Itxi

Baskonia

Ofiziala

Dusko Ivanovicek zuzenduko du Baskonia

eitb.eus

Montenegroko entrenatzailea denboraldia amaitu arte izango da Gasteizen.

  • Dusko Ivanovic

    Dusko Ivanovic

Dusko Ivanovic (Montenegro, 1957) izango da Kirolbet Baskoniaren entrenatzailea denboraldia amaitu arte, klubak iragarri duen bezala.

Ostegunean bertan zuzenduko du taldea Euroligan duten neurketan, Berlineko Albaren aurka (20:00), Alemanian.

Ivanovic da titulu gehien lortu duen teknikaria Baskonian, bi liga, lau Kopa eta ACBko Superkopa batekin. Turkiako Besiktas taldean izan da aurten eta esperientzia handiko gizona da. Euroligan 774 partida zuzendu ditu orotara orain arte.