Baskonia
Final-laurdenak
Baskoniak, irabazi edo irabazi
EITB Media
Gasteiztarrek Valentzia Basket hartuko dute gaur Buesa Arenan arratsaldeko 19:45ean. Neurketa zuzen-zuzenean jarraitu Radio Vitoria.
-
Dragic (Baskonia). EFE
TD Systems Baskonia taldeak Valentzia Basket (19:45ean, zuzen-zuzenean Radio Vitorian) hartuko du Buesa Arena pabiloian Endesa Ligako playoffetako final-laurdenetako bigarren partidan.
Lehen neurketan La Fontetan 87-86 irabazi zuten valentziarrek amaiera polemiko baten ostean, Pierria Henryri ustez Guillem Vivesek egindako falta bat adierazi ez zutelako neurketa amaitzeko segundoak falta zirela.
Dusko Ivanovicek, lehen neurketa ikusita, Bojan Dubljevic eta Nikola Kalinic gelditzeko formula bat aurkitu behar du, bien artean 38 puntu erdietsi baitzituzten.
Gasteiztarrek garaipena lortu behar dute Endesa Ligari agur ez esateko, gainera, La Fontetan gertatu ez zen bezala (1.500 zaleen egon ziren neurketa bertatik ikusten) Buesa Arenako harmailak hutsik egongo dira; Euskadin ekitaldiak ateak itxita jokatzen jarraitzen dira.
Albiste baiko bat badago, Baskoniak bi aldiz gainditu du aurten Valentzia Basket taldea Buesa Arenan, Endesa Ligan (76-73) eta Euroligan (71-70).
FITXA TEKNIKOA
TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Giedraitis, Sedekerskis, Peters eta Diop --ustezko hasierako bostekoa--; Polonara, Massenat, Jekiri, Dragic, Colom, Fall eta Kurucs.
VALENTZIA BASKET: Van Rossom, Vives, Kalinic, Williams eta Tobey --ustezko hasierako bostekoa--; Dubljevic, Sastre, Labeyrie, Prepelic, Hermannsson, San Emeterio, Pradilla eta Marinkovic.
Epaileak: Perez Pizarro, Padros eta Torres.
Pabiloia: Fernando Buesa Arena.
Ordua: 19.45h