Itxi

Baskonia

3 denboraldi

Vanja Marinkovic, Baskoniaren bigarren fitxaketa

EITB Media

Hegalekoa da eta azken bi urteak Valentzia Basketen eman ditu.

  • Marinovic. Argazkia: Baskonia

    Marinovic. Argazkia: Baskonia

Vanja Marinkovic jokalariak eta TD Systems Baskoniak akordioa lortu dute eta eskolta serbiarrak Gasteizen jokatuko ditu hurrengo hiru denboraldiak. Gasteizko taldearen bigarren fitxaketa da 2021-2022ko denboraldiari begira, Matt Costelloren ondoren.

Talde gasteiztarrak jakinarazi duenez, Belgraden 1997an jaiotako eskolta Valentzia Basketetik dator, eta azken bi denboraldietan Endesa Liga eta Euroliga jokatu ditu. Azken denboraldian, batez beste 8.4 puntu lortu ditu ACBn, hiruko jaurtiketetan %46,9 portzentajearekin.

TD Systems Baskoniako jokalari berria Belgradeko Partizan taldeko beheko mailetan hezi zen, eta 2013-2014ko denboraldian egin zuen debuta serbiarren lehen taldean.

"Balkaniar eskolta talentuduna" ohikoa izan da Serbiako selekzioko beheko mailetako zerrendetan, eta lehenengo mailan ere aritu da. 2019ko draftean 60. postuan aukeratu zuen NBAko Sacramento Kings taldeak, Valentzia Basketera iritsi aurretik.